Bertsozaleek generoaz pentsatzeko unea da
Bertso Eguna egingo dute Donostian larunbatean, Azalera izenburupean. Goiz, arratsalde eta gauerako denetariko saioak antolatu dituzte, hirian barrena.
sarrerak Internet bidez lor daitezke, baita ondorengo afarirako ere. Saiorik eroena gauekoa izango dela ziurtatu dute, afalostean hainbat saio berezi eskainiko baitituzte, 22 lagunek prestatutako esketx eta sorpresekin. Guztira, 54 lagunek parte hartuko dute eguneko ekitaldietan, eta horietako 46 emakumeak izango dira.
Edonola, Bertso Egunera joaterik ez duenak, telebistaz jarraitzeko aukera izango du; Etb-1 telebista kateak 21:30ean eskainiko baitu guztia.
BERTSO EGUNEKO PARTAIDEAK:
Bertso poteoa (12:00).
“Ez ditugu erantzun zoragarriak emango, ez baititugu”, ziurtatu du Nerea Elustondok 2014ko Bertso Egunaren aurkezpenean. Emakumeez ari zen, genero ikuspegiaz, emakumeek bertsolaritzan duten islaz, emakume bertsolariez, lantzen diren gaiez… bertsozaleek horren inguruan pentsatzea nahi du Bertsozale Elkarteak, eta genero ikuspegiaren bueltan antolatu du aurtengo Bertso Eguna, Azalera izenburupean. “Azalera izena jarri diogu, oso barruan ditugun gaiak azaleratzen eta ikusgarri egiten saiatuko garelako. Bertsolariei ere eskatuko diegu azaletik, gorputzetik, aritzeko, ez hainbeste burutik”, azaldu du Ixiar Eizagirrek. Edonola, argi utzi dute ez dutela “biktimismotik” aritu nahi, umoretik baizik. Beti ere, ahaztu gabe, bertsoa inprobisazioan oinarritua dagoela, eta bapateko lan horietan edozer gerta litekeela. Edonola, Donostia 2014ko Bertso Egunaren lekuko izango da larunbatean, ohiturari jarraituz, eta goiz, arratsalde eta gauean bertsoak nagusituko dira hirian. Parte Zaharreko kaleetan barrena egingo duten bertso poteoak emango dio egunari hasiera, Kursaaleko ekitaldi nagusiak emango dio jarraipena, eta bukatzeko, afaria eta afalosteko saio bereziak eskainiko dituzte Manteo kiroldegian.
Lau emakume arduratu dira Bertso Egunaren aurkezpena egiteaz : Bertsozale Elkarteko Nerea Elustondo eta Ixiar Eizagirre, udaleko Kultura arduradun Nerea Txapartegi, eta aldundiko Berdintasun zuzendari Laura Gomez. Ez da kasualitatea izan lauak emakumeak izatea, emakumeen presentzia ere azaleratu nahi baitute. Bertsozale Elkarteko Genero Taldea 2009an sortu zuten, eta ordutik gogor lan egin dute. Bertso Eguna antolatzeko ere emakumeez osatutako talde bat aritu da lanean. “Bileratan 37 emakume elkartu gara eta bidea izan da ziur aski ederrena. Hainbat belaunaldietako emakumeak elkartzeko aitzakia izan da, ikuspegiak trukatzeko gunea, elkarri entzuteko aukera, zer bilatzen dugun nork geure buruari galdetzekoa”, azaldu du Elustondok. Hala, emakume batzuen eta besteen artean adin tarte handia egonda ere, ideiak askotan bat egin dutela azpimarratu dute, eta beste Bertso Egun askotarako gaiak bildu dituztela. Hala, azkenaldian bertsolaritzaren inguruan dabiltzan emakumeek bat egin duten moduan, pixkanaka gizonezkoek ere bat egiteko garaia dela uste du Elustondok, “gaia denoi dagokigulako”.
Donostia Bertso Egunaren lekuko izatea ohorea dela aipatu du Nerea Txapartegik, eta gainera, aurtengo gaiarekin guztiz bat egiten duela Donostiako Udalaren filosofiarekin. “Euskara hutsean egiten den zerbait milaka pertsonentzat erakargarria izatea sekulakoa da. Ziur aurten ere arrakasta izango duela”, gehitu du Txapartegik. Nola ez, Beñat Gaztelumendi gogoan izan du Kultura ordezkariak, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera iritsi den bertsolari añorgatarra. Hala, Gaztelumendi bertsolaritzaren belaunaldi berriaren parte dela gogorarazi du, eta bertsolariek gaztetu ahala bertsozaleak ere gazteagoak izatea goraipatu du. Laura Gomezek, berriz, Bertso Eguna antolatzeko erabili duten metodologia azpimarratu du, oso egokia iruditu baitzaio. Berdintasunaren borrokan bertsolaritza ere oso garrantzitsua dela uste du Gomezek. “Bertsozale Elkarteak egindako apustua baloratzekoa eta beharrezkoa da. Argi dago denok irabazten dugula”, gehitu du Gomezek.
Aipatu bezala, larunbateko Bertso Egunak hiru ekitaldi bereizi izango ditu. Goizeko poteoa, Kursaaleko saio nagusia, eta afalostekoa. Poteoa 12:00etan hasiko da, eta bertan 10 bertsolari arituko dira kantari, Parte Zaharreko kaleetan barrena, batuka taldeen laguntzaz. Kursaaleko ikuskizuna, berriz, 18:00etan izango da, eta sarrera gutxi geratzen direnez, interesa duenari azkar ibiltzeko aholkatu diote. Guztira, 1.800 bertsozalerentzat tokia egongo da Kursaalen, eta
- Bertsolariak: Iratxe Ibarra, Amaia Agirre, Erika Lagoma, Miren Artetxe, Ane Labaka, Amaia Iturriotz, Maddi Sarasua, Ane Zuazubiskar, Izar Mendiguren eta Itxaso Paia.
- Ondarruko eta Donostiako Andrabanda batuka taldeak.
- Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Nerea Elustondo, Uxue Alberdi, Rosi Lazkano, Igor Elortza, Onintza Enbeita, Maddi Ane Txoperena, Beñat Gaztelumendi, Oihane Perea, Ainhoa Agirreazaldegi, Saioa Alkaiza eta Iñaki Gurrutxaga.
- Iraia Elias (saioaren zuzendari artistikoa eta aurkezlea), Miren Gaztañaga aktorea, Ainhoa Alberdi aktorea, Judith Montero saxo-jotzailea, Allarte oihal eta dantza taldea, Maddi Oihenart (abeslaria).
- Miren Artetxe, Estitxu Eizagirre, Idoia Etxeberria, Onintza Garcia, Malen Amenabar, Nerea Ibarzabal, Hodei Unzueta, Leire Amenabar, Aitor Bizkarra, Joritz Bastarrika, Arrate Gaztelu, Oihana Makazaga, Uxue Larrukert, Aitor Servier, Asier Galarza, Maialen Akizu, Eli Pagola, Kattalin Barcena, Lorratzak laukotea eta Laket musika taldea.