Mikel Laboa bertso sariketa jokatuko dute igandean
Sei bertsolari gazte igoko dira Dokako oholtzara, Antiguako jaien barneko txapelketan.
Duela urte gutxi hasitako bideari jarraituz, Antiguako Jai Batzordearen eskutik Mikel Laboa IV. Sariketa jokatuko dute Dokan, igandean, 18:00etan. Bertsolari gazteei zuzendutako sariketa da eta igandeko lehian sei bertsolari arituko dira aurrez aurre: Maddi Sarasua (Itsasu), Imanol Uria (Algorta), Ander Solozabal (Gasteiz), Paula Amilburu (Aramaio), Aitor Salegi (Zestoa) eta Maialen Akizu (Urretxu). Auzoko jaietako egitarauaren barnean dago sariketa, eta sarrera doakoa izango da. Epaile lanetan Iñigo Legorburu, Mikel Lersundi eta Zigor Leunda arituko dira.
Saioaren lehen zatian, bertsolari bakoitzak hamabi bertso abestu beharko ditu, honako ariketetan:
- Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
- Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
- Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso.
- Kartzelako lana. Bi punturi erantzun eta hitza emanda bertsoa osatu doinu eta neurri librean.
- Binaka, gaia emanda, puntuka sei bertso osatu arte.
- Binaka, gaia emanda, sein puntuko motzean hiruna bertso.
- Bakarka, gaia emanda, doinu eta neurri librean bi bertso osatu.