'Markesa Loucost' antzezlanak irabazi du Poltsiko Antzerki Sorkuntza
Donostiako Arte Eszenikoen Tailerreko ikasle talde batek sortu du lana.
Markesa Loucost antzezlanak irabazi du aurtengo Poltsiko Antzerki Sorkuntza. Donostiako Arte Eszenikoen Tailerreko ikasle talde batek sortu du lana, eta deialdira aurkeztutako zazpi proiektuen artean onena dela erabaki dute arduradunek. Antzezlanak zortzi pertsonai ditu, eta honako aktoreek taularatuko dute: Maite Aizpurua, Xabier Terrones, Aitor Agiriano, Elena Rodriguez, Maite Rodriguez, Jugatx Mirasolain eta Chiuzo Hayz. Pertsonaien barne gatazkak modu umoretsuan azaleratuko dituzte.
Euskal Kultur Erakundearekin izandako esperientzien elkartrukearen ondoren, Poltsiko antzerkirako proiektu deialdia abiatu zuen Donostia Kulrurak, lehen aldiz, 2011n, proba moduan. Oso helburu zehatzak jarri zituzten: Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzea, eta Poltsiko Jaialdian euskarazko lanen presentzia urtero bermatzea, barne ekoizpenen bitartez. Lehen proba horren emaitza baikorrak ikusita, esperientzia errepikatzea erabaki zuten. Hala, Euskara Zerbitzua eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzarekin, proiektuak aurrera egin zuen.