Inude eta artzainen konpartsa, Euskal Herria kalean. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Gaur atera da kalera Kresala elkarteko Inude eta Artzainen konpartsa. Bertan behera utzi behar izan zuten ekitaldia, joan den astean Donostia astindu zuen denboralearen ondorioz. Eta gaur atera dira, azkenean. Euririk ez du egin, eta lainotuta bazegoen ere, eguraldi ona lagun izan dutela esan daiteke, eta pozik ibili dira Parte Zaharreko kaleak dantza eta kantuekin alaitzen.
Eguerdiko hamabietan abiatu dira Euskal Herria kaletik, Kresala elkartearen egoitzaren kaletik. Auzoko hainbat kale zeharkatu ondoren, Konstituzio plazara iritsi dira, eta geldialdi bat egin dute antzezpen bat egiteko. Inude eta artzainak iritsi artean udal txistulari taldeak girotu du plaza, eta ondoren, zenbait dantzatan lagundu diote konpartsari.
Kresalak 1977an sortu zuen Inude eta artzainen konpartsa, elkartearen hamargarren urteurrena ospatzeko.
[Gallery=142]