Enkarni Genua, Ane Landa soinujolea eta Manolo Gomez.
Lugaritz Kultur Etxean Txotxongillo Taldeari buruzko erakusketa bisita daiteke. Enkarni Genuak eta Manolo Gomezek 1971n sortutako euskarazko lehen txotxongilo konpainiari buruzko erakusketa martxoaren 14ra arte ikusteko aukera izango da. Enkarni Genuak gidatutako bisitak egingo dituzte otsailaren 14an eta 21ean (aldez aurretik izena eman behar da: 943310780).
Konpainiaren zazpi obren eszenografiak, Mariona, Tolosako Topic-eko maskota, argazkiak, liburuak, diskoak, bideo bat eta hainbat sari ikus ahal izango dira martxoaren 14ra arte ikusgai egongo den erakusketan (astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:30era).