Pasai Donibanen lehiatuko da Donostiarra
Gipuzkoako Batel Ligako zortzigarren jardunaldia jokatuko dute, larunbat arratsaldean.
Lehenengo aldiz parte hartzen ari dira Donostiarrako arraunlariak Gipuzkoako Batel Ligan, eta lan polita egiten ari dira. Iragarpen metereologiko txarren ondorioz, ligako jardunaldi bat baino gehiago bertan behera geratu dira; eta guztira, hiru jokatu dituzte, Loiolan (urtarrilak 11), Pasai Donibanen (urtarrilak 19) eta Zumaian (otsailak 16). Datorren asteburuan, Pasai Donibane izango da berriro ere ligako jardunaldi baten lekuko; larunbatean, 16:00etan. Ligako zoztzigarren jardunaldia izango da larunbatekoa, benetan jokatuko den laugarrena izango den arren.
Batel bat dauka Donostiarrak ligan izen emanda, baina jardunaldiaren batean bigarren batel bat ere uretaratu du. Gizonezkoen senior mailan bederatzi batel ari dira lehiatzen, eta momentu honetan, sailkapen orokorreko bigarren postuan dago Donostiarra, 20 punturekin; San Juanen atzetik eta Hibaikaren aurretik.