Pentsiodunak eta jubilatuak ez dira isilik geratuko
Duintasuna elkarteko jubilatu eta pentsiodunek ez dute isilik geratu nahi, eta kalera atera dira murrizketen aurrean haserrea adierazteko. Gipuzkoako plataformak aldarrikapen garbia du, pentsiodun guztiek gutxienez hilean 1.000 euro eskura ditzatela. Gizonezko eta emakumezkoen arteko desberdintasunak desagertzeko eta Segurantza eta Babes Sozial justu bat ere exijitu dute. Plataformak Aieteko Topalekuan du egoitza.
Zaharrek, pentsiodunek, jubilatuek eta alargunek euren eskubide propioak defendatzeko kalera atera behar izan dutela adierazi dute. Indarrak batu eta aurrera egin nahi dute duintasunari eutsi eta galdutakoa berreskuratzeko.
Erdialdean egin dute gaur protesta, Santander banketxearen aurrean. Troikako kideek Bilbon egindako bilkuraren aurkako mobilizazioei babesa eman diete, eta gogoan izan dituzte Poliziak gaurko egunez 1976an hildako bost langileak.
Troikako kideek Bilbon egindako bilkuraren aurkako mobilizazioei babesa eman diete, eta gogoan izan dituzte Poliziak gaurko egunez 1976an hildako bost langileak.
Berrordainketa, lapurreta!, Raxoi lapurra, Pentsio duinak hemen eta betiko!