Sakeo eta Gabezia, Dokan
Koma taldeko gitarrista ohiak, Natxo Zabalak, Sakeo izeneko taldea sortu du Rafa Redin baxu jotzailearekin batera. Donostiara etorriko da talde berriarekin ostiralean (martxoaren 14an). La muda izena du taldearen lehen diskoak, rock eta metal abestiez osatutako bilduma. Arkaitz Miranda abeslari eta gitarristarekin eta David Lotero bateria jotzailearekin osatu dute laukotea. Koma taldearen klasikoak ere joko dituzte kontzertuan.
Lasartetik Gabezia metal taldea etorriko da Dokara. Gizakia etsai maketa aurkeztuko dute zuzenean.
Sarrerak 8 eurotan eskura daitezke 8 eurotan. Leihatilan bertan, 10 eurotan izango dira salgai.