Udaberriko agenda aurkeztu du Cristina Enea fundazioak
Ura, ibaiak eta herriak erakusketaren arduraduna da Arrojo. Azken 15 urteetan uraren ekonomiari eskaini dio bere lanaren zati handi bat, eta duela urte batzuk Nueva Cultura del Agua fundazioa sortu zuen.
Arrojoren esanetan, “ibaiak H2O korronte soil bat baino gehiago dira, ez dira ur biltegiak, basoak egur biltegi hutsak ez diren bezalaxe. Uraren kudeaketa ez, baina ibaien kudeaketa egin behar da, eta horretarako, noski uraren kultura berri bat garatu behar da”. Azken hamarkadetan ibaiek izan duten garrantzia galdu dutela uste du Arrojok, baina pixkanaka uraren eta ibaien garrantziaz ohartzen ari omen da jendartea.
Cristina Enea fundazioak udaberrirako antolatu dituen hainbat jarduera ere uraren ingurukoak dira. Maiatzaren 14an adibidez, Urumea ibaiaren kudeaketaz eztabaida foro bat egingo dute San Telmo Museoan.
Ikastaro eta tailerren artean, baratza bertikalena (maiatzak 24) eta hegaztiak behatzeko oinarrizko ikastaroa nabarmendu ditu Txema Hernandezek. Izan duen arrakastagatik, saioa bikoiztu egin behar izan dute. Hala, martxoaren 26an eta maiatzaren 10ean egingo dituzte ikastaroak.
Erakusketei dagokionez, Re: Ilustrazioa erakusketa nabarmendu dute. Apirilaren 12tik ekainaren 15era egongo da ikusgai Natur Baliabideen etxean, eta inaugurazio egunean musika ibilbide bat egingo dute parkean barrena, Oier Iruretagoienaren eskutik.
Musika garrantzia hartzen ari da azken urteetan. Udaberriko kontzertuez gain, Musika Uzta jarduera antolatu dute ekainaren 14rako. EtxEKOlanda proiektuan parte hartzen duten ikasleek uzta josotzen duten bitartean, Ilunbe musika taldeak baratzeetako produktuei buruzko abestiak joko dituzte.
Aste Santuko jai egunei begira, Ulia Interpretazio zentroa eta Urgulleko Natur Txokoa ere irekita egongo direla adierazi du Txema Hernandezek, eta haur nahiz familiei begira doan antolatzen dituzten jardueretan parte hartzeko gonbita luzatu du.
Adin eta gustu guztietarako jarduerez osatu dute udaberriko agenda, beraz, informazio zabalagoa nahi duenak, Cristina Enea fundazioaren webgunean eskura dezake.
Jantzi Again eta Haziera programek jarraipena izango badute ere, hitzaldi, ikastaro, kontzertu, erakusketa eta beste hainbat jarduera berri antolatu ditu Cristina Enea fundazioak datozen hiru hilabeteetarako.
Pedro Arrojo da udaberriko agendaren aitabitxia. San Telmo Museoko