Hilik aurkitu dute Aralarren galdutako eskiatzaile donostiarra
Iraupen eskia egitera joan zen gizona Aralarrera, eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, senideek 19:15 aldera eman zioten abisua Ertzaintzari, gizona etxera itzultzen ez zela ikusita, eta berehala jarri zituzten abian larrialdiko zerbitzuak.
Azkenik, gauerdia inguruan aurkitu dute hilik 50 urteko donostiarra, Ataun inguruan. Oraindik ez dakite zerk eragin zuen gizonezkoaren heriotza.