George Clinton, Snarky Puppy eta Nicholas Payton, Jazzaldirako izen berriak
http://youtu.be/eZBlRkF0-to
Sarrerak martxoaren 31n, astelehena, jarriko dituzte salgai.
George Clinton, Dee Dee Bridgewater, Toshiko Akiyoshi, Snarky Puppy, Nicholas Payton, Sun Ra Arkestra eta Bugge Wesseltoft dira Jazzaldiak aurtengo egitaraurako iragarri dituen izen berriak. Jada iragarritako Ray Davies, Chick Corea, Bobby McFerrin, Stanley Clarke, John Scofield, Dave Holland, Muhal Richard Abrams, Wadada Leo Smith, The Horrors, Enrico Rava, Vintage Trouble eta Wire-ekin, programazioa osatzen ari dira pixkanaka. Hurrengo uztailaren 23tik 27ra Jazzaldiak gustu guztietarako musika eskainiko du. Sarrerak martxoaren 31n, astelehena, jarriko dira salgai, 11:30ean. Salmenta puntuak ohikoak izango dira: Jazzaldiaren webgunea, Kutxabank eta Viktoria Eugenia Antzokiko leihatila.
[box]
Behin behineko egitaraua:
– Uztailak 23 (asteazkena).
Kursaaleko Terrazak eta Zurriolako Hondartza. 20:00. Sarrera doan. Ray Davies, George Clinton: Parliament/Funkadelic, Snarky Puppy, Rene Marie, Ibrahim Electric,Columbia Jazz Orchestra, Za!
– Uztailak 24 (osteguna)
Viktoria Eugenia Antzokia. 18:30. 18€. Muhal Richard Abrams
Trinitate Plaza. 21:00. 35€. Enrico Rava Tribe eta Bobby McFerrin.
Viktoria Eugenia Antzokia. 24:00. 6€. An On Bast / Maciej Fortuna: Transcription of film music by Krzysztof Penderecki.
*Beste agertokiak. Sarrera doan. Wire, Rene Marie, Ibrahim Electric, Columbia Jazz Orchestra.
[/box]