Xabier Atristaini ezarritako 17 urteko zigorra berretsi du Auzitegi Gorenak
Espainiako Auzitegi Gorenak 17 urteko zigorra baieztatu du Xabier Atristain donostiarraren aurka. Auzitegi Nazionalak aurrez ezarritako zigorra da. Sententzia berean beste zazpi urteko espetxealdia ezarri zien beste bost lagunei.
Xabier Atristain iazko maiatzean atxilotu zuen Ertzaintzak espetxeratze agindua betetzeko. ETAko kide izatea eta lehergailuak gordetzea leporatzen diote.