Echo And The Bunnymen. (Argazkia: Jazzaldia)
Jaialdiko Agertoki Berdeko agertokiko egitaraua osatu dute jada.
Agertoki Berdeko egitarauan parte hartuko duten taldeen azken izenak eman ditu gaur jaialdiak. 80ko hamarraldiko banda britainiar eztabaidaezinetako, Echo And The Bunnymen (uztailak 24); nazioartean arrakasta handia lortu duen Zarauzko Delorean taldea (uztailak 24); James Vincent McMorrow kantautore irlandarra (uztailak 25); eta Austra elektro-pop hirukote kanadarra (uztailak 26).
Agertoki berean konfirmatuta daude dagoeneko Ray Davies eta George Clinton, The Horrors, eta Vintage Trouble. Hurrenez hurren, uztailaren 23an,25ean eta 26an eskainiko dute zuzeneko emanaldia. Aurretik iragarritako Wire post-punk bandaren kontzertua, ordea, Heineken Terrazara lekualdatu da. Agertoki Berdeko kontzertu guztiak doakoak izango dira.
[box]
Agertoki Berdeko egitaraua:
Uztailak 23 (asteazkena)
– 21:30. Ray Davie.
– 24:30. George Clinton.
Uztailak 24 (osteguna)
– 21:30. Delorean.
– 23:00. Wire (HEINEKEN TERRAZA).
– 24:30. Echo And The Bunnymen.
Uztailak 25 (ostirala)
– 21:30. James Vincent McMorrow.
– 24:30. The Horrors.
Uztailak 26 (larunbata)
– 21:30. Austra.
– 24:30. Vintage Trouble.
[/box]