Kontxako Futbol Txapelketaren finalak jokatuko dituzte larunbatean
Donostiako bosgarren eta seigarren mailako haurrak lehian aritu dira orain arte, eta larunbatean txapeldunak zeintzuk diren erabakiko dute.
Donostiako hainbat eskoletako haurrak lehian aritu dira denboraldi guztian zehar, Kontxako Futbol Txapelketan. Onenek bukaerara arte iristea lortu dute, eta asteburu honetan bertan jokatuko dituzte finalak. Hala, larunbatean, 11:30ean hasiko dira partidak jokatzen. Lehenengo lagunartekoak jokatuko dituzte, ondoren, finalen txanda izango da, 12:00etan, eta 13:00etan lagunarteko gehiagorekin jarraituko dute.
Seigarren mailakoen alebinen ligako finalean, Zuhaizti B eta Mundaiz lehiatuko dira; Seigarren mailakoen alebinen kopako finalean, berriz, Jesuitinas eta Deutsche Schule izango dira aurrez aurre; eta bosgarren mailakoen ligako finala, Mary Ward eta Lizeotarrak Dren artekoa izango da.
Guztiek espero duten unea 13:30ean iritsiko da. Izan ere, ordu horretan egingo dute sari banaketa.