Giza katearen irudi bat. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Anoeta estadioaren aurrealdeko biribilgunean giza katea egin dute goizean, erabakitze eskubidearen alde. 11:15ean bildu dira bertan, Gure Esku Dago dinamikak deituta, eta ordu laurden iraun du mobilizazioak. Realaren partidaren atarian egin dutenez, jende askok izan du protestaren berri, Anoeta estadioaren inguruan joan-etorri ugari izan baitira ordu horretan.