Emakumearen VI. Triatloia antolatu dute ekainaren 28rako
Donostiako Atletikok emakumeen artean halako probak bultzatzea du helburu.
Triatloi.org webgunean. Probaren bezpera bitartean egongo da izen emateko aukera, eta 250 lagunetan jarri dute gehienezko partaidetza kopurua. Guztira, honako distantziak egin beharko dituzte partaideek: Igerian 300 metro, bizikletan 8 kilometro, eta korrika 2 kilometro.
Parte hartzaile guztiei kamiseta bana oparituko diete, eta Donostiako Atletikoren Kontxako instalakuntzetarako sarrera ere emango diete; gimnasioa, sauna eta hondartzarako sarrerarekin. Horretaz gain, zozketa ugari egingo dituzte partaide guztien artean.
Informazio gehiagorako info@triatlonatleticoss.com eta atletico@atletico-ss.org posta elektronikoetara idatz daiteke, edo 943 21 53 54 telefonora dei daiteke.
Donostiako Atletikok Emakumearen Triatloia antolatzeari ekin zion, emakumeen artean ere kirol proba hori sustatzeko asmoarekin. Aurtengoan ere ez du hutsik egingo, seigarren urtez jarraian. Hala, dagoeneko hilabete bat baino gutxiago falta da Donostiako Emakumearen VI. Triatloirako, izan ere, ekainaren 28an izango da, 15:00etan, eta izen emateko epea zabalik dago,