[Bideoa] "Azken hitza" Euskal Herriak duela berretsi dute
Epaiketa amaitzear zela, urtarrilaren bukaeran, agerraldi bat egin zuten hainbat pertsona ezagunen babesarekin. Orduan irakurritako alegatoa berriro ekarri dute gogora gaur, Iruñean egindako prentsaurrekoan. Orduan bezala, “azken hitza” Euskal Herriak duela berretsi dute, ez Madrilek. Urtarrileko alegato hura ekarri du gogora Irutxuloko Hitzak, bideo honen bitartez.