Antton Troitiñoren estradizio eskaera aztertuko dute gaur Londresen
Otsailean atxilotu zuten Troitiño bigarrenez, Espainiako estradizio aginduari jarraiki. Baina behin-behinean aske utzi zuten.
Westminsterko epaitegira joango da gaur Antton Troitiño donostiarra, bertan ebatziko baitute Espainiara estraditatu edo ez. Iazko urritik behin-behinean aske zegoen arren, otsailean bigarrenez atxilotu zute Troitiño, Espainiak emandako estradizio agindu bati jarraiki.Troitiñoren aurkako euroagindua urtarrilaren 10ekoa da. Espainiako Auzitegi Nazionaleko bosgarren instrukzio epaitegiak kaleratutako aginduan, “talde terroristako kide” izatea eta dokumentazio faltsua eramatea leporatzen diote. Barne Ministerioak dioenez, Troitiño libre geratu eta gero, ETAn sartzea erabaki zuen, zehazki, “errefuxiatuek osatutako Ihesko taldean”». Londresen atxilotu zuten azken aldiz ustez atzeman zioten “dokumentazio faltsuak” frogatzen du hori, Barne Ministerioaren arabera.suma Batuko gobernuari eskatu dio ez dezala bat egin “konponbidearen aurka” Madrilek duen politikarekin.Espainiako Justiziak ezarritako espetxe zigorra osorik beteta aske geratu zen Troitiño 2012ko apirilean. 24 urte egon zen kartzelan preso donostiarra. Parot doktrina ezarri zioten ondoren, eta zigorra 2017ra arte luzatu, eta Londresen atxilotu eta preso izan zuten iazko urrira arte, Estrasburgok doktrina hori baliogabetu arte.