Ostegunean hasiko da Antiguako Pilota Txapelketa
Euskal Herrian amateur mailan jokatzen duten lehia zaharrena da, eta 66. ekitaldia izango da aurtengoa.
Antiguako frontoian lehiatuko dira aurten ere amateur mailako pilotari onenak. Izan ere, ostegunean bertan hasiko da Antiguako 66. Pilota Txapelketa; amateur mailako Euskal Herriko txapelketarik zaharrena. Helduek eta jubenilek jokatuko dute txapelketa, iazko moduan, eta hamabi bikote izango dira aurrez aurre maila bakoitzean, lau multzotan banatuta. Aurten ez da pilotari donostiarrik izango partaideen artean. Edonola, antolatzaileak ziur daude pilotazale ugarik bat egingo dutela Antiguan aurten ere, udarako erakargarrietako bat izaten jarraitzen baitu. Ostegun honetan bertan hasiko da txapelketa, eta 19:00etan hasiko dira partidak. Urtero legez, abuztuko azken igandean bukatuko da, abuztuaren 31n aurtengoan.
Lehenengo ligaxkak jokatuko dituzte, ostegunetik abuztuaren 7a arte. Ondoren, final laurdenen txanda izango da, abuztuaren 12tik 20ra. Azkenik, abuztuaren 26an eta 27an finalaurrekoak jokatuko dituzte, eta abuztuaren 31, esan bezala, final handien eguna izango da.
Osteguneko partidak honakoak izango dira:
- Jubenilak: Errandonea-Martinez / Peña-Erauski
- Helduak: Irribarria-Galarza / Lopez-Telletxea
ANTIGUAKO 66. PILOTA TXAPELKETA
HELDUAK. I MULTZOA: IRRIBARRIA eta GALARZA, LOPEZ eta TELLETXEA, LABAKA Eneko eta AIZPITARTE II MULTZOA: SANTXO eta ARRATIBEL, ARRIETA eta ERASUN, BIXINTXO eta PEREZ III MULTZOA: URBIETA II eta IMAZ Ander, DORRONSORO eta PEÑAS, ELEZKANO eta BOLINAGA IV. MULTZOA: ARTEAGA eta IRUSTA, URRETABIZKAIA eta EROSTARBE, ALBARADO eta SARASA JUBENILAK. I MULTZOA: ERRANDONEA eta MARTINEZ, PEÑA eta ERAUSKIN, OKIÑENA eta ANDUEZA II MULTZOA: LARUNBE eta ESKIROTZ, LABAKA Peru eta URIZAR, ANTSO eta MARTIJA III MULTZOA: LASO eta MATEO, BAKAIKOA eta MEDINA, ELORDI eta OTADUI IV. MULTZOA: ETXEBARRIA AITOR eta ETXEBARRIA OIER, ESPINAL eta OLAIZOLA, ALKASENA eta MENDI