Donostiak galdu egin du Gernikaren aurkako Herriarteko joanekoa
Atano III.ean jokatuko dituzte bi taldeek itzulerako partidak, igandean; irabazleak finalerako txartela eskuratuko du.
Euskal Herriko Herriarteko Eskuzko Txapelketaren finalerdietan da Donostia, Gipuzkoako Herriartekoa irabazi ostean. Joan den ostiralean jokatu zituzten finalerdietako partidak Donostiak eta Bizkaiko txapeldun Gernikak. Jose Mari Kalonjeren taldea porrotarekin itzuli zen Gernikatik, izan ere, 2-1 galdu zuten donostiarrek, honako emaitzekin: kadeteak 5-22, jubenilak 22-21, eta helduak 22-10. Datorren igandean itzulerako partidak jokatuko dituzte, Atano III.ean. Irabazleak uztailaren 25eko finalerako txartela lortuko du.
Bestetik, Amurrio eta Bera izan ziren Araba eta Nafarroako Herriartekoko txapeldunak, hurrenez hurren; eta bitako batek lortuko du finalera iristea. Joan den astean jokatutako joaneko lehietan, Bera izan zen irabazlea, 1-2, honako markagailuekin: kadeteak 22-18, gazteak 11-22, eta helduak 13-22.
Donostiak Oiartzuni irabazitako finalari esker lortu du Euskal Herriko txapelketarako sailkatzea, hiru partidak irabazita. Horrenbestez, 1998tik lortu gabeko txapela jantzi zuten pilotari donostiarrek, uztailaren 6an.