GazteEkin, gazteak lan mundura gerturatzeko jardunaldia egingo dute asteazkenean, Kursaalen
Sustapenaren webgunearen bitartez aurrez izena ematea gomendatu dute.
Sarrera doan da, baina aurrez izena ematea gomendatu dute Fomentosansebastian.org helbidean. 9:00etatik 14:15era izango da topaketa.
Donostiako Sustapenak lan aukeren inguruko topaketa bat antolatu du. 30 urtetik beherako gazteei zuzendutako jardunaldia da, eta bereziki, prestakuntza profil berezia dutenentzat eta langabezian daudenentzat. Ekonomia Sustatzeko 2014ko Planaren barruan kokatua dago jarduera, eta hirian sortzen ari diren lan eskaintza ezberdinak eta horiek eskuratzeko bideak aurkeztuko dituzte.
Josu Ruiz, Garapen Ekonomikoko zinegotziaren arabera, “gazteak ondo prestatuta daude, baina orientazioa behar dute lan mundura sartzeko; aukerak behar dituzte, eta GazteEkin topaketa oso egokia da Donostiako Udalak Sustapenaren bidez gazteei eskaintzen dizkien baliabide guztiak ezagutzeko”.
Hala, enplegua bilatzeko eredu berriak, hautapen prozesuei aurre egiteko gakoak, nazioarteko mugikortasun programak, ekintzailetza beste aukera profesional baten moduan eta beste hainbat gai jorratuko dituzte etzi. Leku berezia izango dute nazioartekotze bekek ere. Izan ere, titulu egokia eta ingeles maila ona duten gazteek zortzi hilabetez atzerrian lan egiteko aukera izango dute, ordainsari eta guzti.
Interesatuek beren eskaera aurkeztu ahal izango dute bertan, eta iazko bekadunen esperientziak zuzenean ezagutzeko aukera ere izango dute. Izan ere, azken horiek diploma jasoko dute asteazkeneko ekitaldian, eta euren bizipenak eta ibilbide profesionalaren berri emango dute. Euken Sese, Sustapeneko zuzendariaren hitzetan, “GazteEkin ez da enplegu azoka bat, baina gazteek lan mundurako aukera ezberdinak gertutik ezagutzeko aukera paregabea da”.
GazteEkin jardunaldia 9:00etatik 14:15era egingo dute Kursaaleko hainbat gunetan. Sarrera librea da iazko arrakasta errepikatzea espero dute; iaz 300 gaztetik gora izan ziren topaketan. Doan izan arren,