Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatuko dute Zumaian
Donostiarra bertan lehiatuko da, Zumaia, Getaria eta Trintxerperen txanda berean; bihar, 18:30ean.
Arraun denboraldia bete-betean dagoen honetan, ligak jokatzen ari diren arren, Gipuzkoako Traineru Txapelketaren txanda izango da bihar, 18:30ean, Zumaiako uretan. Gizonen zein emakumeen kategorietako banderak nork etxeratu erabakitzeko arituko dira lehian, emakumezkoen bost traineru, eta gizonezkoen beste hamar. Donostiarraren ‘Torrekua II’ trainerua lehian izango da, Zumaia, Getaria eta Trintxerperen txanda berean. Onenek uztailaren 31ko Euskadiko Traineru Txapelketarako sailkatzea lortuko dute.
Honakoa izango da txanden hurrenkera:
EMAKUMEAK.
- Lehen txanda: Orio, Getaria.
- Bigarren txanda: San Juan, Hibaika, Zumaia.
- Lehen txanda: Zarautz, Hibaika.
- Bigarren txanda: Zumaia, Getaria, Donostiarra, Trintxerpe.
- Hirugarren txanda: Orio, Hondarribia, San Juan, San Pedro.