Kontxako hondartza. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
EAJk interpelazio bat aurkeztu du hondartzen zerbitzuei buruz galdetuz. Nora Galparsoro, Hiri Azpiegitura eta Zerbitzuetako zinegotziari argibideak eskatuko dizkiete, jeltzaleen arabera udan hiriko hondartzetan eskainitako zerbitzuak ez baitira nahikoak izan.
Kontxan eta Ondarretan eguzkitakoak alokatzen dituzten herritarrek oso gutxitan erabili ahal izan dituztela adierazi du Aitziber San Roman, EAJko zinegotziak, eta herritar horiek ordainetan ezer jaso ote duten jakin nahi du.
Bestalde, hiru hondartzetako garbiketa zerbitzuak ere ez direla nahikoak izan uste dute jeltzaleek. Gainera, San Romanen arabera, Udalbatzak behin baino gehiagotan eskatu du hondartzetako zerbitzuak egokiak izan daitezen neurriak hartzeko, baina aurreko bi urteetan bezala, aurten ere hondartzen egoera ez dela egokia izan uste du EAJk.
Hondartzak aisialdirako gune izateaz gain, hiriko ikur ere badirela uste dute jeltzaleek, eta zerbitzu egokiak eskaintzea lehentasuna beharko luke.