Jolastokietako kroserako izen ematea zabalik dago
Herrikrossa webgunean, baita U-51 eta Laister kirol dendetan ere, sei euroren truke. Lasterketaren egunean ere proba hasi baino 20 minutu lehenagora arte izena emateko aukera egongo da.
Sariak izango dituzte sailkapen orokorreko lehenengo hiru gizonezkoek eta hiru emakumeek, baita auzoko azkarrenak eta lasterketa bukatzen duen zaharrenak ere.
Jolastokietako krosa antolatu du aurten ere Trintxerpe Kirol Elkarteak, Altzan, Gipuzkoako Challengearen barnean. Auzoko jaien baitan jokatuko dute lasterketa, larunbatean, 17:30ean. Guztira, 4’5 kilometroko distantzia egin beharko dute partaideek, auzoko kaleetan barrena jarritako ibilbideari hiru itzuli emanaz. Izen ematea jada zabalik dago