Bilboko Koral Elkarteak irekiko du Miramongo Matineen denboraldi berria, hilaren 27an
Bilboko Koral Elkarteak errepertorioko obra klasiko handi batekin irekiko du denboraldia: G. Faurek idatzitako Requiem-arekin, alegia. Honen bertsiorik intimoenak, abesbatza organuak laguntzen duenekoak, fina eta sakonki espirituala den atmosfera batera eramango ditu ikusleak. Miramongo Matineen denboraldi berria hilaren 27an hasiko da eta guztira hamasei emanaldi programatuko ditu. Elisabeth Leonskaja pianoaren dama handia izango da hurrengo protagonista. Euskadiko Orkestraren artista egoiliarra, bakarkako errezital batean, Beethoven eta A. Bergen lanak
interpretatuko ditu, besteak beste. Hirugarren emanaldian ere bera izango da protagonista. D. Shostakovitchi eskainitako monografikoa emango du Alexandre Da Costa biolinjotzailea buru duen hari-laukote batekin batera.
Abonamenduak jada salgai
Denboraldia osatzen duten 16 kontzertuetarako abonuak 81 euroko prezioa du eta 62 eurokoa tarifa bereziko onuradunentzat (ikus programazioaren pdfa) eta jada eskuragarri dago Orkestraren bulegoetako telefonora deituz (943 01 32 32) edo www.euskadikoorkestra.es webguneko Abonatuak profilean dagoen inprimakia bidaliz. / Sarrera solteak irailaren 19tik aurrera salgai.Sarrera solteek, berriz, 7 euroko prezio bakarra dute eta irailaren 19an jarriko dira salgai. www.kutxabank.es webgunean, Kursaal Auditorioko leihatilan EOS edo Kursaal Eszenaren emanaldi egunetan eta, aforo librerik balego, Orkestraren egoitzako leihatilan bertan erosi ahalko dira.
Miramonera autobusez. Euskadiko Orkestrak Matinéetako publikoaren esku doan jartzen duen autobus zerbitzua da Miramongo egoitzara heltzeko biderik erraz eta erosoena. 10:25etan abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18 eta Madrilgo Hiribideko 34ean.