Gau Beganoa egingo dute larunbatean
Larunbat honetan Askekintzak eta Txantxarreka gaztetxeak Gau Beganoa prestatuko dute 19:00etatik aurrera. Dokumental bat proiektatuko dute: ¿Como que como como? Bere zuzendariak, Xabier Ortiz de Urbinak, dokumental hau aurkeztuko du beganismoaren ikuspegi desberdin bat eskaintzeko asmoz. Pertsona bakoitzaren beganismorako bide pertsonalean zentratzen da filma. Ondoren agari beganoa egingo dute, 21:30ean, 5 euroren truke. Lekua hartzeko izena eman beharko da email honen bidez: info@askekintza-liberaccion.org.