Groseko lore eta landare azokari bultzada eman nahi diote
Ekoizleek erosleengadik gertu egotea gustuko dute, eta haurrentzako tailerra eta erakusketa bat ere antolatu dituzte larunbaterako.
Landare azokak webgunea ere sortu dute, eta interesatuak erabiltzera animatu dituzte.
Lore eta landare azoka.
Irailak 13. Egitaraua:
Landare eta natura zaleen elkargune bihurtu nahi dute Groseko lore eta landare azoka. Hilabete bakoitzeko bigarren larunbatean du egiten dute azoka, Katalunia plazan, Behemendi elkartearen eta udalaren eskutik. Apirilean ekin zioten, eta abuztuko geldialdiaren ostean, irailarekin abiatuko da berriro, datorren larunbatean bertan. Hala, bultzada eman nahian, azokaren aurkezpena egin dute gaur goizean, arduradunek.
Landare ekoizleek izugarri eskeratzen dute berezoengandik gertu egotea, eta ahalik eta aniztasunik handiena eskaintzen saiatzen dira. “Ekoizleek bere ekoizpena azaltzeko aukera dute, eta jai giro parte hartzaile batean, kontsulta, ikaskuntza eta elkartrukea ahalbidetzen ditugu”, aipatu du Behemendiko Juan Kruz Alberdik. Gainera, azokaren bidez, ekoizleek bat egiten dutela azpimarratu dute, euren indarrak batuz. “Ahalik eta landare mota desberdin gehien eskaintzen saiatzen gara. Gure inguruko biodibertsitatea azaldu nahiean, komertzialki bultzatu nahi duten homogeneizazioaren aurka”, gehitu du Alberdik.
Azoken eta landareen inguruko informazioa eskaintzeko
- 9:00etatik 14:00etara. Lore eta landareen erakusketa eta salmenta.
- 11:00etatik 12:00etara. Haurrentzako lore prentsatuen tailerra, Maribi Antonen eskutik (Lore Prentsatua).
- 12:00etatik 13:30era. Haurrentzako landaketa tailerra. Viveros el Montañes-en eskutik.
- Goiz osoan zehar haurrentzako jokoak egingo dituzte, Behemendi Elkartearen eskutik, eta lore eta landareen inguruko bibliografia txoko bat ere egongo da, partaide guztien artean sortutakoa.
- Aramburu Haztegiak (Aginaga), Garaiko landareak, barruko landareak eta zuhaixka apaingarriak.
- Viveros El Montañes (Tafalla). Belar aromatikoak, sukaldaritzako belarrak eta sendatzeko belarrak.
- Irun Bonsai (Irun). Bonsaiak.
- Viveros Landarbaso (Errenteria-Orereta). Garaiko landareak.
- Zunoyar (Oiartzun). Buganbillak, landare igokariak, bildumako geranioak.
- Aritzkurengo tienduka (Aritzkuren). Medikuntza eta kosmetika artisau produktuak.
- Semillas Ecologicas (Lasarte). Sukaldaritza eta sendatzeko haziak, liofilizaturiko fruituak.
- Xaboi Naturalak (Hernani). Etxean ekoiztutako belar aromatikoekin egindako xaboiak.
- Lore Prentsatua (Donostia). Lore prentsatuekin egindako koadro eta lanak.
- Etxelore (Meñaka). Garaiko andareak, zuhaixkak eta landare bizikorrak.
- Garoa Kultur Lab. (Donostia). Liburu denda.