Inocencio Etxeberria omenduko du Donostiarrak
Iazko abenduan hil zen Esperanza elkarteko arraunlari ohia, eta igandean gogoan izango dute.
Donostiarra Arraun Elkarteak Inocencio Etxeberria Inus omenduko du datorren igandean. Arraunlaria izan zen Inus, handia gainera, 1950ean Kontxako Bandera lortu baitzuen, Esperanza elkartearekin. Horixe izan zen, hain zuzen ere, Donostiako talde batek lortutako azken Kontxako Bandera. Joan den abenduan hil zen Inus, 85 urterekin, eta Donostiarrak gogoan izango du, kaian klubak duen sotoan. Kontxako Banderaren bigarren jardunaldia hasi aurretik egingo diote omenaldia, 10:00etan.
Donostiarrak mezua zabaltzea nahi du, eta arraunzaleak omenaldira gonbidatu ditu.