Hiria barrutietan banatzea adostu du oposizioak
barrutien eredua ez da egokiena. Axier Jaka, Partaidetza zinegotziaren hitzetan, “lau barrutien proposamenak, erraztu beharrean, zaildu egiten du herritarren eta udalaren arteko harremana, eskaloi bat gehiago jarriz, antolamendu administratibo bat gehiago jarriz”.
Aurrekontuaren %5a, barruti bakoitzarentzat
Oposizioko alderdien arabera, Udala deszentralizatzeko eredurik egokiena da barrutiena. PPko Jose Luis Arruek, “herritarren alde aspaldi eman beharreko pausoa” dela adierazi du, eta Ernesto Gasco bozeramaile sozialisten arabera, berriz “demokraziaren kalitatea hobetzeko” balioko du.
Eneko Goia bozeramaile jeltzaleak barrutien bi oinarri nabarmendu ditu. Batetik, herritarrei udal zerbitzuak gerturatzea, eta bestetik, tokian tokiko beharrak edo lehentasunak zuzenean kudeatzeko baliabideak eskaintzea.
Izan ere, barruti bakoitzak udal aurrekontuaren zati bat jasoko du: gehienez %5a. Ondoren, barrutiak berak erabakiko du diru hori zertan erabili. “Herritarrek esango dute zer eta nola egin euren auzoan edo barrutian, baina zerbitzuak orokorrak izango dira. Hau da, ez da bikoizketarik egongo”, argitu du Goiak.
Udal ordezkariek eta herritarrek osatuko dute barrutiaren ordezkaritza. Eskumenei dagokionez, berriz, zirkulazioa, parke eta lorategien mantenua, azokak, ingurumena eta kultur jarduerak kudeatzeaz arduratuko lirateke barrutiak. Esan bezala, horretarako aurrekontu finko bat izango luketelarik.
Gaur Barrutien araudi berria onarturik, irailaren 25eko udalbatzarrean behin behineko onarpena emango diote, eta urtea amaitu aurretik, abenduko osoko bilkuran, behin betiko onarpena ematea espero du oposizioak.
Legealdi hau amaitu aurretik sortu nahi dute Altzako barrutia, ondorengoak egituratzeko erreferentzia izango dena.
PSE-EE, PP eta EAJk Barrutien araudia zehazten duen agiria onartuko dute gaur arratsaldean, Zerbitzu Orokorretako batzordean. Dena dela, oposizioko hiru alderdiek euren akordioa aurreratu dute. Akordio horren arabera, hiria lau barrutitan banatuko dute.
Ekialdeko barrutia edo Altzako barrutia deiturikoa izango da sortuko duten lehena. Atza, Herrera, Bidebieta, Intxaurrondo eta Ategorrieta bilduko ditu, eta legealdi honetan jarriko dute abian. Hori da behintzat oposizioko alderdien asmoa. Eneko Goia, EAJko bozeramailearen arabera, “zonalde horrek ezaugarri bereziak ditu, urtetako eskaera da, eta lan asko egin da Altzako barrutiaren inguruan, beraz, bertatik hastea egoki ikusi dugu”.
Gainera, oposizioko kideek adierazi dutenez, barrutien inguruko akordioa sendoa da, eta etorkizunean ere egitasmoarekin aurrera jarraitzeko oinarria finkatuko du. Hala, Altzako ereduari jarraituz, hurrengo legealdian beste hiru barrutiak sortzeko borondatea erakutsi dute.
Hortaz gain, gaurko akordioak Igeldoren izaera berezia onartu, eta bertan Tokiko Entitate Txiki bat sortzeko aukera aurreikusiko du.
Erabakiak duen garrantziaz jabetuz, Bilduri ere araudia onartzeko eskatu diote oposizioko kideek. Udal gobernuaren iritziz, ordea,