Porrontxotako kroserako izen ematea zabalik dago
Urgullen Imanol Gonzalez eta Nerea Amilibia izan dira azkarrenak; Jolastokietan, berriz, Mikel Albeniz eta Begoña Julian.
Herrikrossa.com webgunean, eta U51 eta Laister kirol dendetan, sei euroren truke; larunbatean bertan ere izen ematea irekia egongo da, lasterketa hasi baino 20 minutu lehenagora arte.
Lasterketen garaian ez du etenik hirian, eta joan den asteburuan Jolastokietako eta Urgulleko krosak jokatu zituzten hainbat lagunek. Altzako Imanol Gonzalez izan zen azkarrena Urgullen, eta Iosu Erkizia eta Ion Arzubialde geratu ziren bere atzetik. Emakumenezkoetan, berriz, Nerea Amilibia aiatarra izan zen txapelduna, Garbiñe Egaña donostiarraren eta Abigail Cooner estatubatuarraren aurretik.
Jolastokietan, berriz, Mikel Albeniz egiatarra izan zen garailea. Victor Madejon irundarra eta Iñigo Tumas geratu ziren bigarren eta hirugarren postuan. Emakumezkoetan, Begoña Julian altzatarra izan zen lehena, Marina Gonzalez irundarra eta Angela Gonzalez geratu ziren ondoren. Imanol Etxebeste izan zen auzoko azkarrena, eta Julia Bea lasterketa bukatu zuen zaharrena.
Datorren asteburuan, urtero legez, Porrontxotako krosa egongo da jokoan, Egiako jaien barnean. Partaideek 6’6 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, larunbatean, 20:00etan. Izen ematea zabalik dago