Bretxako zinema aretoak ixteko arriskuan daude
Langileek udalaren erantzukizun falta salatu dute; zinema aretoak hilabete barru itxiko dituztela jakinarazi diete.
Change.org webgunearen bidez, eta baita aurrez aurre ere”. Honela, zinema aretoetara datozen bezeroei egoera azaldu, eta itxieraren aurka sinatu dezaten eskatzen diete. Oraingoz, internet bidez 200 bat sinadura lortu dituzte, eta aurrez aurre, berriz, 1.000 sinadura baino gehiago lortu dituzte.
“Gelditzen zaigun bakarra borrokatzea da, eta enpresak lortu ez duena guk geuk lortzea. Ez dugu dirurik eskatzen, udalari egoera hau alda dezala eskatzen diogu. Bretxa gune mamu bat da”, esanez amaitu du Fernandinok.
Udalak ez du auzian esku hartuko
Ricardo Burutaran Hirigintza zinegotziak gaur goizean adierazi duenez, Donostiako Udalak 1996. urtean egin zuen Bretxaren kontzesioa. Udalak beraiekin dauka harremana, eta ez eraikinaren barnean gertatzen diren jardueren arduradunarekin. Kaleko zurrumurruen bidez jakin dute zinema aretoak itxiko dituztela, baina ez dute horren berri ofizialik jaso. Gainera, Burutaranek nabarmendu du “jarduera ekonomikoak eteneik ez izatea da garrantzitsuena, lokalak hutsik ez geratzea”. Zentzu horretan, ezin dute bereizketarik egin jarduera baten ala besteren artean, beraz ez dute auzian esku hartuko.
Azken urteotako krisiaren ondorioz, zinemak beherakada handia izan duela argi dago. Donostian, Astoria, Garbera eta Illunbeko zinema aretoek euren ateak itxi behar izan zituzten, eta badirudi orain laugarren itxiera datorrela. Izan ere, Bretxa merkataritza guneko Ocine zinemako langileek hilabete barru enpresa itxi eta langabezian izango direla salatu dute.
IRUTXULOKO HITZA Bretxako zinema aretoetan lan egiten duen Alain Fernandinorekin izan da, herritarrak ustekabean harrapatu dituen gertaera honen berri emateko. Fernandinok hamabost urte daramatza Parte Zaharreko zinema aretoetan lanean, beste hamalau langile gehiagorekin batera. “Hemen ere krisia nabaritu genuen, eta ikuslegoak behera egin zuen; baina, modu batean ala bestean, mantendu egin da.” Hala ere, Ocine-ko jabeek zinema aretoak zituen galerak ikusita, 2012. urtean bi neurri hartu zituzten. Alde batetik, langileen soldatak %10 jaistea erabaki zuten. “Jaitsiera ez zitzaigun gustatu, baina inguruan gertatzen ari zena kontuan hartuta eta zinemak aurrera egiteko balio bazuen, onartu genuen”. Bestetik, Bretxa merkataritza gunearekin lokalaren errenta negoziatu nahi zuten. Merkataritza gunearekin izandako solasaldiek, ordea, ez zuten emaitzarik izan. “Ocine-k proposamenak egin dituen arren, merkataritza gunea tinkoa izan da beti, eta ordaindu behar den errenta ez du jaitsi”.
Ocine-k merkatal gunearen aldetik izan zuen erantzuna ikusita, eta Bretxa bera udalaren jabetza izanik, udalarengana jo zuen, arrakasta handirik gabe. “Udalak Bretxaren lokalen alokairua beste enpresa baten eskuetan utzi dezake, baina udala da merkataritza guneak duen irudiaren erantzule”. Horren harira, Bretxan 30 lokal baino gehiago itxita daudela salatu dute langileek. Langileen arabera, duela hilabete batzuk, merkataritza guneak zinema auzitan jarri zuen, kaleratzeko eskatuz, baina epaileak zinemari eman zion arrazoia.
Hortaz, langileek atzo jaso zuten itxieraren albistea, eta hilabete barru Bretxako zinema aretoak ez dutela jarraituko jakinarazi zieten. Egoera honen aurrean, eta euren lanpostuak galtzeko arriskuan daudenez, mobilizazio bat abian jarri dute. “Facebooken hasi ginen, eta orain sinadurak biltzen ari gara.