Martxelo Rubio aktorea.
Groseko Ulialde Elkarteak antolatuta, Ramon Labaien zinema saria emango dute hilaren 26an. Martxelo Rubio aktore donostiarrak jasoko du saria, elkarteak Bermingham kalean duen egoitzan bertan, 22:30ean. Ramon Labaien zinema saria Labaien zenaren omenez egin dute. Frankismo osteko Eusko Jaurlaritzako lehen Kultura sailburua izan zen, eta Donostiako alkate izan zenean bultzada handia eman zion Zinemaldiari.