Jaien azken eguna arte umore onari eutsi diote Porrontxo jaietan. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Gaur bukatuko dira Porrontxo jaiak, eta egiatarrek festen azken egunean ere ondo pasatzeko gogotsu daudela erakutsi dute. Ohi bezala, sagardo dastaketa egin dute eguerdian Plaza Haundin, eta jende andana joan da eztarriak sagardoarekin bustitzera, baina txistor pintxo batzuk atera ere. Dastaketa girotzeko, bertsotan aritu dira Amaia Agirre eta Unai Gaztelumendi. Realaren gaurko partida, Zinemaldia, Porrontxo jaiak, biharamuna… Askotariko gaiak atera dituzte plazara, umoretsu. Trikitixa erritmoak ere entzun ahal izan dira Plaza Haundin, eta egiatar asko dantzan hasi dira.
Gaur arratsaldean egingo dituzte jaietako azken jarduerak, hemen duzue azken ordu hauetako egitaraua:[box]
- 17:00: HERRI KIROLAK Plaza Haundin.
- 19:00: SARDINA jatea Plaza Haundin.
- 19:00: ERROMERIA Erdizka lauetan taldearekin Plaza Haundin.
- 20:00: Jatorrenak TXARANGA auzoan zehar.
- 20:00: KONTZERTUA Plaza Berrin.
- 21:00: KONTZERTUA El Puente taberna parean: Txikibeltz.
- 22:30: AZKEN TRAKA.
- 00:00: GUI AR DE GUORLD, Ostotsa tabernan.
[/box]
[Gallery=198]