Ekintzaile berriei laguntzeko Ekin+ programa jarri du abian Sustapenak
Sustapenaren webgunean aurkezteko epea. Euken Sese, Sustapeneko zuzendariak azaldu duenez, edozein sektoreko profesionalek parte hartu dezakete programa honetan, baina, Donostiako sektore estrategikoei emango zaie lehentasuna. Hala, Ikus-entzunezkoak, Digitala, IKT, Sormenari lotutako industria, Energia berriztagarriak eta Energia eraginkortasuna, Smart City, Surfa; Teknologia lagungarriak eta Nekazaritzako elikagaiak lantzen dituzten sektoreak lehenetsiko dituzte. Programaren iraupena bost hilabetekoa da.
Aholkularitza eta 2.000 euroko diru laguntzak emango dituzte Ekin+ programaren bitartez; urriaren 22an amaitzen da proiektuak aurkezteko epea.
Donostiako Sustapenak enpresa berri bat sortzeko ideia duten ekintzaileei edo gehienez bi urteko enpresa berri bat dutenei, aurrera egiten lagundu nahi die. Horretarako Ekin+ programa aurkeztu dute, ekintzaileak laguntzeko sorturiko programa berria.
Programa honen bidez dagoeneko erroturik dauden enpresetako adituen aholkularitza zerbitzua, 2.000 euroko diru laguntza, eta merkaturatzeko erraztasunak eskainiko dizkiete ekintzaileei.
Ekin+ programarenkin bat egin duten hainbat enpresetako kideak ere programaren aurkezpenean izan dira gaur udaletxean. Ideia on asko kalean aurkitzen direla adierazi dute, eta berrikuntzaren sektorean merkaturatzeko laguntza eskaintzea ezinbestekoa dela nabarmendu dute. Aitor Ardanza, Ikusi enpresako ordezkariaren arabera, “ekintzaileei laguntzarik ez ematea basamortuan hazi bat ereitea bezala litzateke”. Horregatik, Ekin+ programan parte hartzen duten enpresariek boluntario gisa eskaintzen dute euren esperientzia.
Urriaren 22an amaituko da proiektuak