Parte Zaharreko hondakinak biltzeko sistema berri bat ezarriko dute azaroan
Jokogarbia.com webgunearen bitartez, eta udalak, beharrezko materiala jarriko die eskura.
Materia organikoa eta errefusa egunero utzi ahalko da edukiontzietan, ordutegi librean.
Tabernari eta ostalarientzako neurriak
Plan bereziari esker, Parte Zaharreko profesionalek gaur egungo errefusa, beira, papera eta kartoiaz gain, ontzi arinak eta organikoa biltzeko aukera izango dute.
Errefusa eta ontziak, astean hiru aldiz bilduko dituzte. Galparsororen arabera, erabiltzaileen proposamenak jaso nahi dituzte ordutegia finkatzeko. Beira, astean bost egunetan jasoko dute. Organikoa, berriz, egunero, 22:00etatik 24:00etara. Eta papera eta kartoia, lan egunetan, 10:00etatik 12:00etara.
Parte Zaharreko hondakinen bilketa egokitzeko plan berezi bat jarriko du abian Donostiako Udalak. Nora Galparsoro, Hiri Azpiegitura eta Zerbitzuetako zinegotziaren arabera, “zabor poltsak atarietan uzten diren hiriko auzo bakarra da. Hori ez da Parte Zaharrerako nahi dugun irudia, ezta egoera ere, beraz, hondakinen bilketa aldatzeko garai heldu da”.
Horretarako, bizilagunek nahiz ostalariek “ahalegin berezi bat” egin beharko dutela adierazi du Galparsorok, baina “guztion onerako neurriak” izango direla azpimarratu du; “Parte Zaharrean bizi edo lan egiten dutenentzat, eta baita bisitarientzat ere”.
Irailean herritarrei informazioa banatzen hasiko dira. Urrian eta azaroan sistema berria jarriko dute abian froga gisa, eta materiala banatuko dute. Abenduan egokitze epea izango da, eta urtarrilerako ordenantza berria indarrean jarriko dute.
Parte Zaharrean, hondakin kopuru handia sortzen dela adierazi du Galparsorok, eta 2016. urterako hondakinen %60ko birziklatze tasa lortu nahi bada, auzo honetan ere bilketa sistema aldatu beharko dela esan du. Zinegotziak emandako datuen arabera, 2.375.500 kilo errefus sortzen dira urtean. Eta gaika bildutako kiloak, berriz, (beira, papera / kartoia, eta bizilagunen ontzi arinak), 1.768.000 kilo dira.
Kopuru hau kudeatzeko hondakinak biltzeko plan berriak bi sistema izango ditu, bata bizilagunentzat eta bestea profesionalentzat.
Bizilagunentzako neurriak
Hondakinak gaika biltzeko edukiontzi guneak jarriko dituzte hainbat lekutan. Kaian, Mari kalean, eta Aquarium inguruan; eta Aldamar kalean beste hiru gune. Hauek azaleko guneak izango dira, eta beira, ontziak, papera eta kartoia, errefusa eta organikoa biltzeko edukiontziak jarriko dituzte.
Hauekin batera, Sarriegi plazan ere lur azpiko edukiontzi berriak jarriko dituzte.
Hortaz gain, organikoa biltzeko guneak jarriko dituzte beste hainbat puntutan. Gainerako auzoetan bezala, txartel bidezko sistemarekin jarraituko dute, baina edukiontzi bereziak izango dira; “Parte Zaharrerako egokituak”. Nahi duten herritarrek, organikoa jasotzeko txartela eska dezakete