Cristina Enea Fundazioaren udazkeneko agendak elikadura izango du ardatz
Cristina Eneako webgunean, baina jarduera batzuk nabarmendu nahi izan dituzte.
Haziera, bertako hazien trukaketa saioa, adibidez, urriaren 16an egingo dutena. Horrekin lotuta, eta berrikuntza gisa, bisita gidatua egingo dute Bretxako merkatuan. “Bretxa ingurua aldatzen ari da, baina baserritarrek euren txokoan jarraitzen dute. Aukera polita da, bertako produktuak ezagutu edo erosteko”, esan du Hernandezek. Abenduaren 18an egingo dute bisita.
Lehengaien harira, udazkenean ere EtxEKOlanda, baratze tailerrekin jarraituko dute. Urriaren 9an hasiko dira saioak eta ostegunero egingo dituzte, Ingurumen Baliabideen Etxean.
Ikastaro, irteera, hitzaldi, erakusketa, eta ikus-entzunezko saioez gain, Zientzia Asteak, Hegaztien Asteak eta Uliako Interpretazio zentroko jarduerek osatuko dute udazkeneko agenda.
Elena Arzak sukaldaria izango da udazkeneko agendaren amabitxia.
Cristina Enea Fundazioak udazkeneko agenda aurkeztu du. Urtaro bakoitzean gai bat aukeratzen dute, eta udazkeneko jarduerek elikadura izango dute ardatz nagusia. Horren inguruan, sukaldaritza, kontsumo arduratsua, elikadura burujabetza edo garaiko eta bertako produktuak izango dituzte hizpide datozen hilabeteetan.
Gaian aditua izaki, udazkeneko agendaren amabitxia Elena Arzak sukaldaria izango da. Arzaken arabera, “zaila da sukaldaritzaren eta ingurumenaren edo iraunkortasunaren artean bereizketa egitea. Egunero sukaldatzeko erabiltzen ditugun lehengaiek gure ingurumenean, naturan dute jatorria, baratze produktuak izan, landare basatiak izan, haragia, arraina edo bestelako produktuak izan”. Sukaldariaren arabera, “ohorea” izan da bere izendapena eta elikadura aintzat hartuta hainbat jarduera antolatzea eskertu du.
Txema Hernandez, Cristina Enea Fundazioko zuzendariaren arabera, ingurumena oinarrian hartuta herritarrak kontzientziatu eta heztea da jarduera guztien helburua. Horregatik, askotariko jarduerak antolatu dituzte. Agenda osoa ikusgai jarriko dute