Fisaharako jaialdian proiektatutako film batzuk emango dituzte Donostian
Bihar, osteguna, Saharako Nazioarteko Zinema jaialdiaren 12. ekitaldia aurkeztuko dute Donostian. Bulebarrean emango dute aurtengo filmeen berri, bertan jarriko duten haima batean. Ostegunean eta ostiralean izango da zabalik, 12:00etatik 20:00etara. Bestalde, hilaren 27an, larunbatean, aurtengo jaialdiaren trailer bat eta aurreko urteetan Fisaharan eman dituzten film batzuk emango dituzte emanaldi batean, Andia kaleko Kutxa aretoan, 19:30ean.
Agustin Dominguez Corderok zuzendutako ‘G Gizona’ eta Natalie Johanna Halla-ren ‘Separated’ proiektatuko dituzte, hain zuzen.