"Galderak, kontraesanak eta paradoxak azaleratzeko balio duela esango nuke"
‘Garai Berriak’ film laburrari egindako adierazpenak dira hauek.
Kontseiluak Zinemaldiarekin elkarlanean egindako Euskaraz bizi nahi dut film laburren lehiaketan lehen saria lortu du zinemagile donostiarrak, profesionalen atalean. Euskaraz bizi nahi dut dinamikan bezala, lehiaketa hauetan aurkezten diren lanen helburua euskaraz bizitzeko hautua egin dezagun eragitea da, ez dakienak ikasiz eta dakienak erabiliz. Eta Almandozek, ironia finarekin, euskara zabaldu eta ikasteak kontraesanak sor ditzakeela erakutsi du.
Profesionalen bigarren saria Patxi Basaberen ‘Heda nazazu‘ film laburrak lortu du, eta hirugarren saria Dabid Bernuesen ‘Kontu txikiak kontari’ laburrak. Uxue Arzelusen ‘Egunero’ laburrak amateurren atalean lortu du lehen saria, eta eman gabe gelditu dira 2. eta 3. sariak.
Koldo Almandozen ‘Garai berriak’ film laburrak irabazi du Euskaraz Bizi Nahi Dut lehiaketa.
“Filma labur laburra da. Erantzunak edo mezuak eman beharrean, galderak, kontraesanak eta paradoxak azaleratzeko balio duela esango nuke. Ezin dezaket gehiago esan filmari buruz, apenas bi minutu baititu”. Koldo Almandozek