Nirvanaren kantak abestuko dituzte Kurt Cobainen heriotzaren 20. urtemugan
http://youtu.be/tCE3LCkSpS0
The Buzz Lovers taldeak Dokan joko du larunbatean, 20:00etan.
Duela urtebete Bukowski Nirvana zalez bete ondoren, Kordobako taldea bueltan dator Donostiara. Oraingoan Dokan joko du, eta emanaldi berezia izango da, Kurt Cobainen (Seattle, AEBak, 1967-1994) heriotzaren urtemugaren harira prestatutako kontzertua emango baitu.
Hirukoteak 90eko hamarkadara eramango du publikoa, Nirvanaren zale amorratuak baitira, eta haien musika, soinua eta zuzenekoa berpiztuko dute Dokan. Donostiako Rock Kam Broom taldearekin hasiko da rock gaua. Sarrerak 8 eurotan eskura daitezke aurretik, eta 10 eurotan egunean bertan.