Ubarroiak kofradiak txango bat egingo du Uliatik Pasaiara
Edonork parte har dezake; izena eman behar da hilaren 29a baino lehen.
Groseko Ubarroiak kofradiak Uliako itsasertza erakutsi nahi die herritarrei. Bi orduko txango bat egingo dute azaroaren 1ean, larunbata. Saguesetik abiatu eta Pasaiako Platako itsasargia izango dute helmuga. Itsasargiaren ondoko belardian bazkalduko dute elkarrekin, eta bazkalondoren hainbat joku prestatuko dituzte. Txangoan parte hartzen dutenek ere proposatu ahal izango dituzte jolas edo jarduera gehiago.
Aurretik izena emateko eskatu dute, eguraldi txarra egingo balu, bazkaltzeko lekua hobeto zehaztu ahal izateko. Mezu bat bidali behar da urriaren 29a, asteazkena, baino lehen Grosekokofradia@gmail.com helbidera, parte hartzaileen izen-abizenak zehaztuz.