Leosiñetako kroserako izen ematea zabalik dago
Herrikrossa webgunean, bost euroren truke. Lehenengo hiru gizonezkoak eta emakumezkoak sarituko dituzte, eta hainbat sari zozkatuko dituzte.
Gipuzkoako XII. Challengea asteburu honetan itxiko dute. Izan ere, Leosiñetako IX. Herri Krosa izango da aurtengo challengeko hamalaugarren eta azken proba. Lasterketa larunbatean izango da, 11:00etan, eta ezarritako ibilbideari hainbat itzuli eman beharko dizkiote partaideek. Gizonek 10 kilometro egin beharko dituzte, eta 8’5 kilometro, berriz, emakumeek. Izen ematea zabalik dago