'Mattin' ilustratzailearen erakusketa eta komiki ikastaroa Zaldi Urdina arte eskolan
Groseko Zaldi Urdina arte eskolan erakusketa bat inauguratuko du Iñaki Martiarena ‘Mattin’ ilustratzaile donostiarrak. Ostiralean, hilaren 31n, zabalduko du (19:30). Komiki ikastaro bat ere egingo du leku berean, azaroaren 5ean hasita. Asteazkenero izango dira eskolak, 18:30etik 20:00etara. Izena eman daiteke posta bidez zaldiurdina1@gmail.com helbidean eta telefonoz 645 145 082 zenbakian.