Barrutien proposamena udalbatzarreko gai ordenetik kentzeko eskatu du Bilduk
hiriko auzo elkarteek egindako eskaerarekin bat datozela adierazi du.
Oposizioari eskaintza
Azaldutako eskaerez gain, Partaidetza zinegotziak beste alderdi politikoei eskaintza bat luzatu die. “Barrutien puntua gai ordenetik kenduz gero, eztabaida publikoa diseinatu, antolatu eta garatzera konprometitzen gara, lurralde, auzo eta sektore ezberdinen ahotsak entzun daitezen”.
Bestalde, Jakak gogorarazi du Bildu ez dagoela barrutiak sortzearen aurka, oposizioak proposatutako ereduarekin ez dator bat. “Lau barruti horiek ez dute Donostiaren errealitatea islatzen, ez eta auzo elkarteen iritzi ere”.
Hiria lau barrutietan banatzeko proiektuaren inguruan hitz egin nahi du oposizioak ostegunean.
Udal gobernuaren izenean, EAJ, PP eta PSE-EE alderdiei publikoki bi eskaera egiteko prentsaurrekoa eman du gaur goizean Partaidetza zinegotzi Axier Jakak. Alde batetik, barrutien proposamenen gaia ostegunean egingo duten udalbatzarretik kentzeko eskatu dio Bilduk oposizioari. Bestetik, auzo eta barrutien inguruko hiri mailako eztabaida publiko bat irekitzeko eskaera egin dio.
Jakak ohartarazi duenez, barrutien proiektua donostiarren iritzia kontuan hartu gabe eta goitik behera egindakoa da. Gainera, “partaidetza espazioak sortzea ezinezkoa da, partaidetzarik ez badago. Herritarrekin adostu gabeko politikak porrotara kondenatuta daude”.
Era berean, lurraldetasun eta gertutasunari buruzko gai estrukturala den heinean, “ezinbestekoa da gizarte eztabaida eta hausnarketa desberdinen artean martxan jartzea”. Horren harira,