Pertsonaia samur eta izaki maltzurren ilustratzailea
Xabiroi aldizkariarentzako azal bat egiten du, eta hain zuzen, argitalpen honetarako egin zuen lehen azala da erakusketaren irudi nagusia. Bideo batean ikus daiteke azal hori sortzeko egindako lan guztia. Hori bai, time-lapse formatuan; bideoan ordu laurden batean osatzen du ilustrazioa, baina berez 25 ordu gehiago baino gehiago eman zituela aitortu du. Xabiroi aldizkarirako egindako beste hiru azal ere ikus daitezke.
Berez animazioa egiten hasi zen Gaztelumendi, pertsonaiei mugimendua ematen zien. Denborarekin, ordea, marraztea eta pertsonaiak sortzea nahiago zuela konturatu zen. Hasierako esperientzia horrek hobeto diseinatzera eraman duela azaldu du Gaztelumendik. Erakusketan bere alderik samurrena erakusti du haurrentzat egindako zenbait proiektutan; bere alderik ilun eta beldurgarriena erakutsi du H.R. Giger-en Alien itxurako munstro eta izakietan.
Paramount Pictures ekoiztetxearentzat lan egin du animaziozko film batean eta 2016. urtean estreinatuko da film areto komertzialetan.
Dei Gaztelumendi gazte oiartzuarraren lana eman du ezagutzera Beldurrezko Asteak.
Azaroaren 25a arte hainbat proiekturako egin dituen marrazkiak ikus daitezke Udal Liburutegi Nagusian.
“Gaztea da, baina jada lan onak egin ditu eta proiektu garrantzitsuetan murgildu da. Pertsonaien diseinuan eta ilustrazioan lan egin du gehienbat”. Horrela aurkeztu du Iñaki G. Holgado erakusketaren komisarioak Dei Gaztelumendi (Oiartzun, 1987). Beldurrezko Asteak beti gorde ohi du espazio bat bertako ilustratzaileentzat Euskadi Fantastikoa atalean, eta aurten Gaztelumendiri egokitu zaio protagonista izatea.
Oiartzungo bailaran sortua da, baina Kanadan eta AEBetan hazi eta hezi da profesional gisa. Sei bat urte daramatza kanpoan bizitzen, eta duela gutxi itzuli da Euskal Herrira: “Gogoa nuen hemen egoteko eta hemengoaz gozatzeko. Etxetik ere lan egin nezakeela ikusi nuen eta oraingoz hemen geratuko naiz”. Bere lana ezagutzeko aukera izango dute bisitariek Alderdi Ederren. Erakusketan dauden lanak ez dira orijinalak, Gaztelumendik digitalean marrazten baitu, tablet gainean.
Urtean behin