Behobia-Donostia lasterketa: aldaketak zirkulazioan
Igandean, hilak 9, Behobia-Donostiaren 50. edizioa egingo dela eta zirkulazioan eta autobus geltokietan aldaketak egingo dituzte. Gainera, aurten lasterketaren ibilbidea moldatu dute eta beraz, zenbait aldaketa berriak izango dira. 7:00etatik 17:00etara ibilbideetan eta geltokietan honako aldaketa hauek egingo dira:
[box]
DBUS
[/button]
- 5 B.BERRI, 16 IGELDO, 18 SEMINARIO ETA 25 B.BERRI-AÑORGA
- 21-MUTUALITATEAK-ANOETA, 26 AMARA-MARTUTENE ETA 28 AMARA-OSPITALEAK
- 8 GROS-INTXAURRONDO, 9 EGIA-INTXAURRONDO eta 29 INTXAURRONDO-HEGOA
- 13-ALTZA
- 14-BIDEBIETA
- 24-ALTZA-GROS-ANTIGUA
- 31 INTXAURRONDO-OSPITALEAK-ALTZA
- 33 LARRATXO-INTX.-BERIO
- 37. RODIL – ZORROAGA
- 38 ALTZA-TRINTXERPE-MOLINAO
ZIRKULAZIOAN ALDAKETAK
Goizeko 05:00etatik arratsaldeko 17:00 arte ezin izango da sartu Bulebarrera Legazpi kaletik. Peñaflorida kalea ibilgailu mota guztietarako moztuta egongo da. Ibilgailu partikularrak (bertakoak izan ezik) ezin izango dira Bulebarrera sartu Askatasun hiribidetik. 8:30etatik 15:00etara, hiribide hauek itxita egongo dira hiriaren erdialdera joaten direnentzat:Pasai San Pedro, Jose Elosegi, Ategorrieta, Nafarroa, Zurriola eta Bulebarra. Helburua: gauzak ahalik eta gehien erraztea lasterketa ondo atera dadin. Hiritik kanpora joateko norabidean, zirkulazioa ez da aldatuko, eta gainontzeko bide guztiak irekita egongo dira.
Horretaz aparte, laruntaba 8a 23:00etatik 00:30etara, Bulebarra itxita egongo da garraio publikoentzat izan ezik. Horregatik 9 eta 25 lineek azken irteerak Legazpi kaletik egingo dute, eta baita B1, B3, B7 eta B8, ere.
Lasterkariak hurbiltzen diren momentutik, erabat eragotziko zaie ibilgailu mota guztiei zirkuituan sartzea edo hura zeharkatzea. Hiriaren erdialderako sarbideak, momentu batzuetan, San Martin kaletik moztuta egongo dira eta, beste batzuetan, Askatasunaren hiribidetik.
Zirkulazio aldaketa horiek direla-eta, garraio publikoko lineetako geraleku eta ibilbide asko ere aldatu behar izango dira, batez ere hiriaren Ekialdekoak.
Ekialdetik (Irunetik etorrita, eta A-8 autobidetik) etorri eta Erdialdera nahiz Amarara joan nahi duten ibilgailuei ingurubideko Antigua-Ondarreta irtenbidetik ateratzea eta, gero, Antigua- Amara bide berria hartzea gomendatzen zaie.
GARRAIO PUBLIKOKO ZERBITZUAK:
05:00etatik 17:00ak arte, Bulebarra itxita egongo da.
Horregatik 09:45k arte, eta 15:00etatik 17:00etara 5. Bentaberri, 16. Igeldo, 25. Bentaberri-Añorga, 21. Mutualitateak- Anoeta, 26. Amara-Martutene eta 28. Amara- Ospitaleak, lineek Okendo kalean azken geralekua egingo dute.
7etatik 15:00etara, 8. Gros-Intxaurrondo, 9. Egia-Hego Intxaurrondo, 29. Hego Intxaurrondo Etxaide kalean egingo dute. 13. Altza, 14. Bidebieta: Askatasun hiribidean 3an izango dute azken geralekua. 15:00etatik 17:00etara Legazpi kalean egingo dute geralekua.
09:45etatik 15:00etara geralekuak horrela izango dira:
- 5. Bentaberri, 16. Igeldo, 25. Bentaberri-Añorga,: Londres Hotelean izango dute azken geralekua.
- 21. Mutualitateak- Anoeta, 26. Amara-Martutene eta 28. Amara-Ospitaleak: Urbieta kalean bakoitzak bere geralekuan izango dute .
- T1. Lasarte, T2. Zubieta, T3. Andoain, T4. Asteasu eta T5. Tolosa: Ez du bere azken geraleku aldatuko.
- G1. Hernani (Aietetik): San Bartolomé kalean izango du azken geraleku.
- G2. Hernani-Andoain: Zubieta 14an izango du azken geraleku.
- A1. Hernani (Martutenetik), RENFE geltokian izango dute azken geraleku.
- Ekialdebus : Miracruz kalean dituzten geralekuetan izango dituzte. Hegoalderuntz abiatzen direnak Urbieta 20an egingo dute.
- Taxiak: Bulebarreko geralekuan ez da zerbitzurik izango. Ibilbide aldaketak 14.Bidebieta linea Bidebietaraino iritsiko da Pasai ingurabidetik, eta itzulia Intxaurrondora joango dira berrio ingurabidetik eta hemendik 13. Altza lineak bezala egingo du. 13.Altza eta 24.Altza-Gros-Antigua lineek ibilbidea aldatuko dute: Intxaurrondora joango dira Zubiaurre pasalekura iristen. Hemen dauden markesinetan egingo dute geralekua. Hemendik aurrera Galtzara Nagusia eta Kolon pasalekura abiatuko dira gero jarritzeko Frantzia pasalekutik. 13, 14, 8, 29 lineak Maria Cristina Zubia gurutzatuko dute Fueros – Etxaidetik, Askatasun hiribidea 3ra iristeko eta han geraleku egiteko. Horretaz gain 31. Altza-Aiete-Ospitaleak linea Zubiaurre puente biribilgunera iritsiko da, han buelta emango du eta itzulera Zubiaurre Pasalekutik egingo du Ategorrietaraino eta gero, 33. Larratxo- Intxaurrondo-Berio linea bezala, Kolon pasealekutik eta Santa Katalina zubitik sartuko dira Askatasun hiribidean bere ohiko bidea hartuz. Itzulera, berriz, ohiko bidetik egingo dute.
37. Rodil – Zorroaga lineak ezin izango du egin Rodil aldeko ibilbidea. Horregatik, Santa Catalina Zubia pasa ondoren jarraituko du, anbulatorio ondoko geralekura iritsi arte. Nafarroa hiribide bukaeran buelta emango du eta, handik aurrera, Ategorrieta, Galtzada Nagusia, Kolon, hemendik RENFE geltokira abiatuko da bere ohiko ibilbidea hartuz, Zorroagarantz.
38 Altza Trintxerpe Molinao linea ezin izango da joan Molinao eta Buenavistatik.
Ekialdebuseko lineak ingurabidetik iritsiko dira Bizkai Pasalekura eta Foru pasealekutik joango dira hiriaren erdialderaino. Askatasun hiribidera iritsi ondoren Mirakruz kalera abiatuko dira. Mendebaldera ibiltzen direnak Askatasunatik Urbietaraino iritsiko dira.
Askatasun hiribidea (Okendo eta idiakez kale artean) 11:30etatik 14:30etara korrikalarientzako autobusak egongo dira Anoetako kirol instalazioak urbiltzeko.
Lasterketa amaituta, 15:00ak aldera, hiriko eta inguruetako lineek ohiko ibilbide eta geralekuak berreskuratuko dituzte, Bulebarreko geralekuak izan ezik .