Sorospen etxea. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Esleipena bihar onartuko dute Tokiko Gobernu Batzordean. Azaroaren 14tik uztailaren 14a arte arduratuko da Poliklinika Gipuzkoa Sorospen etxearen kudeaketaz, 116.664 euroren truke. Epe hori beste bederatzi hilabetez luzatu ahal izango da.
Axier Jaka Ingurumen zinegotziak gogoratu du udal programaren aurrekontu osoa 210.000 euroko dela, kontsezioaz gain, garbiketa, argindarra, konponketak eta mantenura bideratutako bestelako partidak ere badirelako; Osakidetzak proportzionalki laguntzen du gastu horietan. Urtebeteko epea aintzat hartuta, “eskaintza erakargarri bat egin dugu hiriaren erdialdean bertan eskaintzen den larrialdiko osasun zerbitzua bermatzeko. Udalak zerbitzu hau eskaintzen jarraituko du, Osakidetzak Bretxako Arraindegia eraikinean Parte Zaharreko osasun etxe berria eraiki arte”.
Udalak goizeko 8:00etatik arratsaldeko 17:00etara ematen du zerbitzua, Poliklinikak egiten duen kudeaketari esker. Gainerako ordutegian Osakidetzak eskaintzen du arreta.