Egiako La Paz ikastetxeko ikasleak berriro elkartu dira 40 urteren ostean
Haurtzaroko oroitzapen bereziek animaturik, duela aste gutxi elkartu dira berriro, Egiako La Paz ikastetxean gauzatutako ikasketak bukatu zituztenetik berrogei urte bete direnean. Ikastetxea 1937ko uztailaren 1ean sortu zuten, baina eraikina etxebizitza berriak eta gaur egungo osasun etxea eraikitzeko eraitsi zuten, baina, hala ere, haurtzaroko zimenduek bere horretan diraute.
Txuri beltzetik koloretara igaro izana ez da bi argazki hauen arteko ezberdintasun bakarra. Egiako La Paz ikastetxeko neskatilak ageri dira lehen argazkian, eta neskatila horietako batzuk emakume bihurturik bigarren argazkian.