Berri Txarrakek bi kontzertu eskainiko ditu Intxaurrondon
Talde nafarrak urtarrilaren 9an eman behar duen kontzerturako sarrerak agortu direla eta, hurrengo egunean bigarren emanaldi bat antolatu dute.
Donostia Kulturaren webgunearen bidez.
Berri Txarrak talde nafarrak urtarrilaren 9an kontzertu bat eskainiko du Intxaurrondo kultur etxean, 22:00etan. Kontzertu horretarako sarrerak, ordea, dagoeneko agortu egin dira. Hori dela eta, bigarren kontzertu bat eskainiko du taldeak, urtarrilaren 10ean, ordu eta leku berean.
Bigarren kontzertu horretarako sarrerak bihar jarriko dituzte salgai, 11:00etan,