Gipuzkoako XII. Challengearen jaia azaroaren 27an egingo dute
Denboraldi bukaerako festan partaide finenak sarituko dituzte, Herrera Kirol Elkartearen egoitzan.
Hamalau lasterketek osatu dute 2014ko Gipuzkoako XII. Challengea, eta horietako bederatzi kros hirian jokatu dituzte: Ibaetako jaietako krosa, Egiako Sudur Krosa, Altzako Herri Bira, Herrerako jaietako krosa, Loiolako jaietako krosa, Jolastokietako Krosa, Porrontxotako Krosa, Martuteneko jaietako krosa eta Leosiñetako Krosa. Joan den azaroaren 1ean jokatu zuten egutegiko azken lasterketa, Leosiñetakoa hain zuzen ere, eta denboraldia ixteko jai bat egingo dute, azaroaren 27an, 19:00etan, Herrera Kirol Elkartearen egoitza berrian. Lasterketa guztietan saritu dituzte lehen sailkatuak, eta opariak banatu dituzte partaideen artean. Hala ere, egutegi osoa kontutan izanik, emaitza onenak lortu dituzten korrikalariak sarituko dituzte hilabete bukaerako jaian.
Honakoak izango dira aurtengo sarituak: Iñigo Tumas (Hondarribia), Jexux Orbegozo (Errenteria-Orereta), Mateo Gonzalez eta Marina Gonzalez (Irun), Xabi Villanueva (Altza), Pedro Seco (Altza) eta Emiliano Martin (Altza). Gainera, datorren denboraldian parte hartzeko aukera izango dute honako korrikalariek, dortsal berdinekin, izen ematea ordaindu gabe: Igor Fuentes (32 dortsala), Angela Gonzalez (185 dortsala), Nieves Civicos (183 dortsala), Mariana Cuevas (187 dortsala). Iñigo Tumasi, gainera, esker berezia Laister kirol dendako elastikoa soinean eraman duelako podiumera igo den ia txanda guztietan.