Arte Plastikoen Velazquez saria irabazi du Esther Ferrer artistak
Sortzaile donostiarrak 100.000 euro jasoko ditu.
Arte Plastikoen Velazquez saria jasoko du Esther Ferrer artista donostiarrak. Urtero banatzen du saria Espainiako Kultura Ministerioak, eta 100.000 euroko jasoko ditu sortzaileak oraingoan, bere obren osotasunagatik. Bost hamarkadetan zehar Ferrerrek egindako lanaren “koherentzia” eta “zehaztasuna” nabarmendu ditu epaimahaiak. Hala, arlo anitzetako artista dela aipatu dute, performance-a ugari egiten dituena eta bere proposamen kontzeptual eta erradikalengatik ezaguna dena.
Gaur egun Parisen bizi da Ferrer, eta bere lanak nazioarteko hainbat eta hainbat galeriatan eta jaialditan erakusteko aukera izan du. Espainiako Arte Plastikoen Saria jaso zuen 2009an; eta aurtengo otsailean, Ikus Arteen Emakumeen Saria jaso du.